2014(e)ko azaroaren 2(a), igandea

GAIZKA TOQUERO

Gaizka toquero athletic clubeko jokalaria, urrezko buruzoil, lendakari edo killer izenez ezagutua.
Araban jaioa. Aurrelaria, 1metro eta 82 zentimetroko altuera du.
Talde askotan jokatu du, besteak beste, sestao, eibar, alaves eta orain athleticen lehenengo taldean dago.

2014(e)ko martxoaren 25(a), asteartea

KARRASKAGAILU

Definizioa:

  • Gausei zati txikiak kendu, eta poliki- poliki higatzen dituen tresna edo gailua da.
  • Adibidez, harri bat zorroztu nahi dugunean , eta ez badugu zorroztuta dagoen harri bat aurkitzen, karraskagailua erabiltzen dugu harriaren zati txikiak gutxinaka kentzeko eta forma zorrotza emateko.

Bozkatu!!

Bertsomovieda

2014(e)ko martxoaren 24(a), astelehena

AURRERAPEN TEKNOLOGIKOA

Aurrerapen teknologikoak gizakiak erabiltzen dituen makina, erreminta, prozedura eta metodo teknikoez eta horien garapenez arduratzen den arloan gertatzen diren maila gorago bateranzko urratsak dira. Esate baterako, ordenagailua, nintendoa, telebista, argazki kamera, bideo kamera...

2014(e)ko martxoaren 20(a), osteguna

AURRERAPEN TEKNOLOGIKOAK

Aurrerapen teknologikoak egoera hobe bateranzko gizakiak industrian erabiltzen diren makinak edo tresnak dira.
Esate baterako, telefonoa, tableta, ordenagailua, bideo jokoak...

2014(e)ko martxoaren 9(a), igandea

Biriketako minbizia, gaitz traidorea

Jabier Agirre
2009-06-14
 Gaixotasun baten hasieraren berri lehen sintomekin izaten da normalean; biriketako minbizia, ordea, ez. Kasu askotan gaitza isilean pasatzen baita, eta nabarmentzen denerako beranduegi izaten da, zoritxarrez.

Biriketakoa da minbizi guztien artean beldurgarrienetakoa, ez bakarrik garaiz diagnostikoa egitea oso zaila delako, baita gorputzeko beste atal batzuetara oso bizkor hedatzen delako ere, eta batzuetan sintomak agertu aurretik. Gaitz traidorea da, beraz. Sarritan, kasualitate hutsez antzematen da, beste arrazoiren batengatik bularraldeko erradiografia bat egitean, esaterako. Minbizia oraindik tamainaz txikia denean eta inguruko ehunetara zabaldu gabe dagoenean diagnostikoa egitea oso garrantzitsua da, baina egoera hori oso gutxitan gertatzen da, bostetik batean gehienez ere.

Minbizia nabarmentzen denean, sintoma hauek ager daitezke: eztula, odola flemetan edo karkaxetan, min gogor eta iraunkorra bularraldean, aurpegiko, lepoko nahiz besoetako inflamazioa edo hantura –tumoreak bihotzaren mailaz azpitik dauden odol-hodi handiak estutu eta buxatzen dituelako–, pneumoniak edo bronkitisak bezalako arnas gaixotasunak behin eta berriz, eta pisu galera. Baina ez da itxaron behar sintoma horietakoren bat begi-bistara nabarmendu arte; batez ere erretzailea izanez gero, bularraldeko mina edo odolez zikindutako karkaxak agertu bezain pronto onena medikuarengana joatea da.


Paula.

2014(e)ko martxoaren 6(a), osteguna





AƱadir leyenda

ZIRKULAZIO APARATUA


Zirkulazio-aparatuak hainbat funtzio edo eginkizun ditu:


1. Digestioare bidez jasotako mantenugaiak gorputz osora eta gorputzeko zelula guztietara garraiatzen du.


2. Gauza bera egiten du arnasketan jasotako oxigenoarekin.

3.Iraitz-aparatura eramaten ditu zelula barruko errekuntzan sortutako hondakinak.

4.Birikietara garraiatzen du errekuntza horretan sortutako karbono dioxidoa.

Gure gorputz osoan hedatuta dagoen garraio-sare baten antza du zirkulazio-aparatuak.


Odola: Gauzak garraiatzen dituen ibilgailua da.

Bihotza: Garraioan dabiltzan ibilgailuen motorra.

Odol-Hodiak: (Benak eta arteriak) gure gorputz osoa zeharketzen dituzten bideak.



EGILEAK: Esnea Gara




2014(e)ko martxoaren 5(a), asteazkena

AZKEN TANTA LEHOR DADIN ( alkohola )


AZKEN TANTA LEHOR DADIN

2013-06-05
Urtzi Urkizu
Astelehenean, 78 urte beteko dira Alkoholiko Anonimoak sortu zirenetik. Euskal Herrian, milaka pertsonak sufritzen dute alkoholismoa, eta adituek uste dute hainbat alorretatik egin behar zaiola aurre.
Kalte fisiko sendaezinak eragiten ditu alkoholak: urdaileko eta duodenoko ultzerak, pankreatitis kronikoa eta gibeleko zirrosia. Erdiko nerbio sisteman eta periferikoan ere eragiten du. Gainera, delirium tremens-ak heriotza eragin dezake. Ondorio psikikoak ere ez dira gutxi: kontzentratzeko ahalmena gutxitzea, antsietate krisiak, autoestimu txikia, depresioa eta nork bere buruaz beste egiteko saioak. Kalte horiei ondorio emozionalak eta ingurukoei eragiten dizkienak gaineratu behar zaizkie.

Alkoholikoak, hasieran, alkohola gero eta hobeto jasaten du. Horrek gehiago edatera bultza dezake. Mendekotasuna heltzen denean, ordea, giza harremanetan, lanean eta osasun egoeran kalteak eragiten hasten da. Kasu askotan, abstinentzia sindromea saihesteko, gehiago edaten du. Eta egoera larriagotu egiten da.
Alkoholismoa gainditzen duten gehienek aitortzen dute nork bere arazoa aitortzea dela gakoa. Bide horretan, medikuntzak laguntza eman dezake. Javier Ortiz de Elgea Donostiako Erizaintza Eskolako irakaslea eta Donostia ospitaleko irakaskuntza arduraduna da. Alkoholarekin arazoak dituzten pertsonekin lan asko egin du, eta, haren ustez, medikuntza alorrak gaixoari esaten dionak badu bere garrantzia: «Funtsezkoa da alkoholikoak arazoa duela onartzea. Bestelako arazoak izan ditzake, baina une batean konturatu behar du alkohola bere bizitza suntsitzen ari dela. Une horretan, aldaketa egiten lagundu behar zaio». Horretan, pertsona askok lagun dezakete, psikiatrek, medikuek zein erizainek. «Osasun sistemako norbaitek gaixoari esaten dionean alkoholarekin arazoa duela, gaixoari zirrara eragiten dio. Etxerako bidean, horretan pentsatzen joaten da. Horrenbestez, oso garrantzitsua da alkoholikoari laguntzea arazoa identifikatzen». 
Imanol Kerejeta Donostia ospitaleko psikiatria buruak urte asko darama alkoholikoak tratatzen, eta uste du gaixo guztiak ezin direla zaku berean sartu. «Alkoholiko bakoitzak bere arazo pertsonala du, eta, horregatik, tratamenduak bereizi behar dira. Bestetik, laguntza sareek gauzak asko errazten dituzte». Gaitzarekin batera «estigmatizazioa» gertatzen dela uste du Kerejetak: «Tratatzeko orduan, arazorik nabarmenena da alkohola oso erraz aurkitzen dela edozein lekutan».
MAIKEL ETA NAIA


 «Egun zail batean, oso erraza da zigarreta elektronikotik tradizionalera pasatzea»
Ondoriorik ateratzeko goiz dela onartu arren, Laparrak ez du uste zigarreta elektronikoak egokiak direnik tabakoa uzteko. Produktua jende askok erosi badu ere, zailena luzera begira irautea dela esan du.
J. Eskudero Donostia

DV
http://www.berria.info/argazkiak_papera/BERRIA/d20130925/p047_f02.jpgZigarreta elektronikoaren boom-ak «ustekabean» harrapatu du Javier Laparra, Donostiako Ospitaleko neumologoa. «Onartu behar dut merkatu handia lortu duela, niri produktu egokia iruditu ez arren». Laparrak urteak daramatza tabakoarekin gorabeherak dituzten bezeroekin lanean, eta zigarro tradizionala alde batera uzteko, uste du onena norberak bere buruagan sinestea dela.
Zigarreta elektronikoak ez zaitu askorik konbentzitzen. Zergatik?

Gizarte moderno honetan guztia elektroniko bihurtzen ari dira, baita zigarroa ere. Abantaila da leku publikoetan erre daitekeela, baina, gainerakoan, desabantaila asko ikusten dizkiot. Zigarro tradizionala uzteko egokia dela esaten ari dira asko eta asko, baina ez da hala. Oraindik, behintzat, ez dute hala frogatu. Leku askotan ez dute aholkatzen, eta debekatuta ere badago hainbat tokitan, arrazoi askorengatik. Merkatua handia da, merkatuak dirua dakar, eta diruak interesa.

Bi motatako zigarreta elektronikoak daude: nikotinazkoak eta gabeak. Nikotina dutenak arriskutsuak al dira?

Nikotina ez da substantzia arriskutsua, ez baitu minbiziarik eragiten, baina mendetasuna sortzen du. Hogei zigarro erretzen badituzu egunean eta ondoren zigarreta elektronikoetara salto egiten baduzu, zure osasunak hobera egingo duela ez dago dudarik. Hori bai, egun zail bat tokatzen zaizunean oso zaila da ohikoa zigarroa erre gabe egotea. Ia ezinezkoa, esango nuke nik.

Erretzeari uzteko hainbat sistema badaude lehendik ere: partxeak, pildorak... Zigarreta elektronikoa baino hobeak al dira?

Aipatutako sistema horiek eraginkorrak dira. Zeelanda Berrian inkesta bat atera dute, eta diote zigarreta elektronikoa ere eraginkorra dela. Harritu egin nau inkesta horrek. Froga eta ikerketa gehiago behar dira halako baieztapenak egiteko. Zigarreta elektronikoaren moduan, beste hainbat teknika ere egon dira tabakoa uzteko: hipnosia, kasurako. Eta, bai, sistema horri esker egongo da tabakoa utzi duenik, baina salbuespena izango da.
Produktua saltzen dutenak ziur daude tabakoa uzteko baliagarria dela.

Hori transmititu nahi dute, baina ez da gauza ziurra. Oraindik goiz da ondoriorik ateratzeko. Produktu berria da, eta badirudi hainbati funtzionatzen ari zaiela. Dena den, luzera begira irautea da kontua. Hori da zailena. Bakoitza libre da nahi duena aukeratzeko, baina nik bezeroei ez diet aholkatzen.

Tabakoa uzteko gauzarik onena norberaren esfortzua dela aldarrikatzen duzu.

Medikuok laguntzeko gaude, eta hainbat sistema ere baditugu, baina aurrena norberak sinetsi behar du posible duela tabakoa uztea. Araba, Bizkai eta Gipuzkoan biztanleen %26 dira erretzaileak. Gizonezkoetan jaitsi egin da kopurua, nabarmen, eta emakumezkoetan orain hogei urteko zenbakietan mantentzen gara: %20 inguruan. Batez ere, neskek nerabezaroan erretzen dute gehien, pisua kontrolatu nahi dutelako edo. Tabako industriak ez die batere laguntzen.

Tabakoa alde batera uzteko pausoak eman direla uste al duzu?

Dudarik gabe. Leku publikoetan erretzea debekatuta dago orain, eta erretzaile direnak ere ados daude lege horrekin. Hori lehen pentsaezina zen. Oraindik elkarte gastronomiko askotan erretzea posible da, baina nik uste dut aldatuko dela hori ere. Noiz? Ez dakit. Denbora behar da. Tabako industriek aurreikusia dute hurrengo urteetan euren merkatua murriztea, eta hori albiste ona da. Bide onean goaz.

                                                                                                                               ASIER MARIA ETA JON


E-zigarretaren arrakasta


Tabakoarekiko menpekotasuna kentzeko eraginkorra ez izan arren, zigarro elektronikoa erruz zabaltzen ari da erretzaileen artean Hego Euskal Herrian.
Irene Arrizurieta

a IruƱe

Mila Goia, oparitu dioten zigarreta elektronikoa erretzen. / JAGOBA MANTEROLA / ARGAZKI PRESS
Botiketan, belar dendatan, merkataritza eremuetan edo Interneten. Edonon eros daiteke zigarreta elektronikoa, kea beharrean lurrina botatzen duen zigarro elektronikoa. Ohiko zigarroaren itxura du, kargatzeko bateriekin dabil, eta berriz betetzeko kartutxoak ditu zenbait zaporetan: banilla, menda eta tabakoa. Erretzaileak osasunari kalte egin gabe erre dezake; tabakoak ez bezala, ez baitu substantzia kaltegarririk. Asmakizuna ustez tabakoa utzi nahi dutenentzako da.

Abenduan hasi ziren erretzaileak —Hego Euskal Herrian tabakoaren kontrako legea indarrean jarri aurretik— botiketan galdezka erretzeari uzten laguntzeko metodoez. Tabakoarekiko menpekotasuna ahazteko ohiko txikleez eta pilulez gain, zigarreta elektronikoa ere aukeran zutela ikusi zuten, eta, harrezkero, erruz saltzen ari da. Baina asmakizunak benetan balio ahal duen erretzeari uzteko da guztien ahotan dagoen galdera. Zigarro elektronikoak ez du nikotinarik. Orduan, nola ase behar du erretzaileak nikotinarekiko menpekotasuna tabako beharra duenean? Nerea Loziga botikariari galdeturik —Ugarte botikan aritzen da, Mutiloagoitin (Nafarroa)—, zigarretak bakarrik ez du erretzeari uzteko balio. Horretarako beste zerbait behar da. «Lagungarria da txaplaten edo pilulen bidez erretzeari utzi nahi diotenentzat. Balio dezake tabakoaren beharra engainatzeko; hau da, psikologikoki lagungarria izan daiteke ohiko zigarroaren ordez itxura bera duen beste zerbait izatea eskuan». Argi utzi du ez duela menpekotasuna kentzeko deus ere. «Erretzen duenak beste laguntza bat behar du nahitaez erretzeari utzi nahi badio». Botikan salgai dutela urtebete baino gehiago bada ere, azken bi hilabeteetan ari omen da erruz saltzen.



NAROA ETA MIKEL

2014(e)ko otsailaren 26(a), asteazkena

2012-03-10

Tabakoaren legea egokia da?

Maddi Saraldi Caravia
Duela urte batzuk toki publiko batzuetan erretzea debekatuta zegoen, eskola eta osasun zentroetan, adibidez. 2011.urtean Espainian tabakoaren lege berri bat ezarri da. Horrek toki publiko guztietan erretzea debekatzen du. Eztabaida handia piztu zen erretzaile eta ez erretzaileen artean, tabernetan debekatzeagatik. Lege horren aldekoek eta aurkakoek hainbat arrazoi ematen dituzte haien jarrera defendatzeko, nire ustez, arrazoi garrantzitsuena osasuna kontuan hartzen duena da; horregatik, guztiz ados nago lege hau indarrean jarri delako.

Lehenik eta behin, jakin beharra dago legea indarrean jarri aurretik hainbat eztabaida egon zirela tabernen negozioa zela eta. Lege hori ezarri baino lehen pentsatzen zen taberna eta jatetxeen negozioa asko jaitsiko zela, bezero kopurua gutxituko zelako; izan ere, bezero asko erretzaileak ziren. Baina INEk egindako inkesta batean ikus daiteke bezeroen kopurua %5 igo dela. Gainera, tabernari askok baieztatzen dute lege honekin familia gehiago joaten direla tabernetara.

Bestalde, lege horrek erretzaileei lagun diezaieke tabakoa gutxika-gutxika uzten. Argi dago, neguan, erretzaileak toki publikotik atera beharko direla erretzeko; hortaz, lehen baino denbora gehiago egongo dira erre gabe, denbora konturatu gabe pasatuko zaielako eta beste gauza batzuetan pentsatzen egongo direlako, ez soilik zigarro bat erretzean. Ondorioz, zigarro kopurua gutxituko dute.

Horren haritik, badugu beste datu garrantzitsu bat Fedifarrek (Federacion de Distribuidores Farmaceuticos) egindako inkesten arabera. 2010. urteko urtarrilarekin konparatuz, 2011ko urrian %806 zigarro elektroniko gehiago saldu egin dira; errezetatutako botiken salmentak %145,6ko igoera izan du; azkenik, partxe eta txikleen salmenta %39,9 igo egin da. Ikus dezakegunez, erretzaile askok tabakoa uzteko hainbat bide bilatu ditu, haien artean laguntza profesionalera jotzea hautatuz —errezetatutako botiken salmentaren igoeran erreparatuz—.

Dakigunez, tabakoak osasunari kalte egiten dio, eta neuri gai hori oso garrantzitsua iruditzen zait; horregatik, lege horren bidez pertsona askoren osasuna hobetuko dela uste dut. Izan ere, lege hori ezarri baino lehen, erretzailea ez zen jendea, toki publikoren batean zegoenean, kea arnasten zuen, eta horren ondorioz, birikak kaltetzen zitzaizkion, nahiz eta haiek erretzaileak ez izan. Hori ikusi eta gero, argi dago lege horren bidez, erretzaileak ez diren pertsonak errespetatzen direla, haien osasunean eragin positiboa edukiz

2014(e)ko otsailaren 25(a), asteartea

2013-09-25
EZARIAN. ZIGARRETA ELEKTRONIKOAK

Zigarreta elektronikoa, modako produktua



Denbora gutxian asko hazi da zigarreta elektronikoen kontsumoa, eta euskal marka bat ere sortu dute: Prestige Smoke. Hainbat medikuk ez dute gustuko produktua.
JON ESKUDERO DONOSTIA
Tabernara sartu, eta egunkaria irakurriz edo kafe bat hartuz bateren batek zigarroa ezpain artean duela ikustea ohiko argazki bihur daiteke berriz ere denbora gutxian. «Euskal Herrian bertan ikus daitezke dagoeneko halako kasuak». Eta ez tabakoaren legea aldatu dutelako, zigarreta elektronikoak moda-modako produktu bihurtu direlako baizik. AEBetan, besteak beste, 150 milioi euro inguru mugitzen dituen merkatua sortu dute zigarreta horiek. Eta, noski, Europan ere gero eta eskaera handiagoa dute. Horregatik, enpresa asko eta asko ari dira sortzen eskaera horiei erantzuteko asmoz.

Euskal Herriari dagokionez, ateak zabaldu berri ditu Prestige Smoke izeneko euskal enpresak. Zehazki, joan den astean zabaldu zituen bi denda, bata Donostian eta bestea Irunen (Gipuzkoa). Zigarreta elektronikoak eta horien osagarri guztiak saltzen dituzte bertan, eta, horrez gain, bezeroei gomendioak ere ematen dizkiete. «Horretan izango gara enpresa ezberdina. Saltzeko bakarrik ez, erretzeari utzi nahi dioten bezeroei laguntzeko ere bagaude gu», adierazi du Julen Soriak, Prestige Smoke enpresako kideak. Eskaera handia izango dutela sinetsita, hainbat plan eginda dituzte, gainera. «Hurrengo hilabeteetan beste hainbat denda irekiko ditugu, eta datorren urte
 amaierarako dozenaka zabaltzeko asmoa daukagu».

Horrek erakusten du, hain zuzen ere, etorkizunean zeresan handia emango dutela zigarreta elektronikoek. «Zigarreta horien kontsumoa izugarri areagotu da denbora gutxian, abantaila ugari eskaintzen dituelako; tabako tradizionalarekin alderatuz, osasunerako aukera hobea dira, eta leku publikoetan erabil daitezke».

Soriaren esanetan, pertsonaren osasunerako abantailak besterik ez du eskaintzen zigarreta elektronikoak. Ordea, hainbat medikuk bestelakoa diote. Haien arabera, goiz da ondorioak ateratzeko, baina produktu hori ez erabiltzeko aholkua egin dute. Munduko hainbat herrialdetan debekatu ere egin dute: Australian 2008an alboratu zuten, Ipar Amerikako hainbat herrialdetan ezin daiteke erre... NBE Nazio Batuen Erakundeak berak ere ez ditu begi onez hartu zigarreta elektronikoak. Horretarako arrazoirik, baina, ez du ikusten Prestige Smoke enpresako kideak: «Osasun arazoak murriztu egiten ditu zigarreta elektronikoak. Beraz, zer dela eta debekatu? Heriotza tasa jaitsi egiten du, eta horri begiratu behar genioke». Tabakoaren eraginez, urtean 2.500 lagun inguru hiltzen dira Araba, Bizkai eta Gipuzkoan.

Bada tabakoa utzi duenik

Bistan denez, denetariko iritziak sortu ditu produktu berriak. Oraindik datu fidagarririk ezin eman badaiteke ere, hainbat ikerketa martxan dira. Zeelanda Berriko unibertsitate batek argitaratu duenez, zigarreta elektronikoak erretzaileen lagungarri dira tabakoa uzteko garaian. Nabarmendu dute ez zaiela eraginkortasunik falta, ohiko zigarroa uzten laguntzeaz gain kontsumoa jaisteko ere baliagarri direlako.

LARINGEA - ARGAZKIAK



2014(e)ko otsailaren 24(a), astelehena

KONTZENTRAZIO TEST-A

LARINGEA


LARINGEA


1- Zer da laringea? Non kokatzen da? Nolakoa da?
Laringea fonazioaren organoa da, ahotsaren organoa. Mihiaren atzean dago, lepoaren erdi parean. Barrualdea hutsa du eta goitik faringea eta behetik trakea ditu.


2- Non eta nola sortzen dira egiten ditugun soinuak? Zer da ahotsa?
Ahots-kordetan sortzen dira. Birikietatik trakean barrena irteten den airearekin mugitzen direnean sortzen dira soinuak. Ahotsa, beraz airearen eraginez kordek mugitzean sortzen duten soinu berezia da.


3- Nola sortzen dira hots baxuak eta altuak?
Kordak lasaitu eta luzatu egiten dira hots baxuak (grabeak) sortzeko, tenkatu eta laburtu egiten dira berriz, tonu altuak (agudoak) lortzeko.


4- Desberdinak ahal dira gizon-emakumezkoen ahots kordak?
Gizonezkoen ahots-tonua emakumezkoena baino baxuagoa da, gizonezkoek, gehienetan, ahots-korda luzeagoak dituztelako.


5- Zer gertatzen da nerabezaroan?
Nerabezaroan laringearen eta ahots korden luzera aldatu egiten da.

ARDOAK IZAN DITZAKEEN GAIXOTASUNAK

Mikel garaizabal                                                                                                  2007ko urtarrilaren 20

Ardoa bizia daukan elikagaia dela esan daiteke: jaio, eboluzionatu eta, behin denbora jakin bat emanda, gaixotu eta hil egiten da.

Gaurkoan, ardoak izan ditzakeen gaixotasunei buruz hitz egin nahi dizuet. Egia da azken urte hauetan oso aldaketa handiak izan direla ardoaren munduan. Besteak beste, eta lehen ez bezala, merkatuan ardo gaixotuak aurkitzea gero eta zailagoa da. Hori enologoei esker izan da, horiek baitira egunez egun ardoen kontrolak egiten dituztenak eta gaixotasunak sortzen dituzten agenteak uxatzen dituztenak, batik bat mikroorganismo desatseginak (legamiak eta bakterioak) eta hondamen fisiko/kimikoak edo entzimatikoak.

Mikroorganismo taldea jorratzen dugunean, famatuena ozpintze prozesua dela esan daiteke. Ozpintze prozesua bakterio azetikoek eragiten dute. Bakterio horiek, kopuru txikian, ardo guztietan daude. Hori dela eta, ardo guztietan izango dugu haiek sortutako azido azetikoa: mahats bilketatik botilaratu arte. Kopuru txikian azido azetikoa ez dugu nabarituko, baina zenbat eta oxigeno kontaktu handiagoa izan ardoak, orduan eta azido azetiko gehiago sortuko du bakterio azetikoak. Litroko azido azetiko gramo bat baino gehiago izanez gero, ardo hori ozpinduta dagoela esaten da. Adibide bezala, guztioi gertatu zaigu botila bat ardo zabaldu eta egun batzuetara berriz ere edatera joan eta ezin edan izatea ozpina gogorarazten digulako.

Beste alde batetik, mikroorganismoek sortutako gaixotasunekin jarraituz, pikatu laktikoa daukagu. Gaixotasun hori azukre hartzitu edo ireki gabetua dauden ardoetan gertatzen da. Kasu honetan azido laktikoak azukre hori azido laktiko bihurtzen du. Ardoak esne mindua edo jogurta gogoraraziko digu. Horiez gain, koipea deritzon gaixotasuna daukagu. Azido finko gutxi daukaten ardo zurietan gertatzen da. Ardoak olioak izaten duen itxura hartuko du. Azkenik, buelta edo tournƩ gaixotasuna daukagu. Horren erruduna azido tartarikoaren deskonposizioa da. Ardoa arre bihurtzeaz gain, txokolate kolorea hartzen du.



Beste alde batetik, gaixotasun fisiko/kimikoak eta entzimatikoak dauzkagu. Horiek ardoaren kolorean eta haren kalitatean eragiten dute; batik bat, ardoaren garbitasunean. Burdinazko edo kobrezko materialarekin kontaktuan egotean, entzimak eta proteinak sortzen dituzte.

Gaixotasun horiek ez agertzeko, ezinbestekoa da upategiaren garbitasuna zaintzea, ardoak sulfuroso kopuru egokia izatea eta, azkenik, ardoari kontrolak egitea. 
                                                                                                           Iker eta Lier     

2014(e)ko otsailaren 16(a), igandea



Tabakoaren ekoizpena, Europara begira


Habana motako tabako belarra landatu izan dute Estellerrian eta Arabako Mendialdeko zenbait herritan, baina azken hamar urteetan gainbehera sumatu dute; 2014-2020 urte arterako Nekazaritza Politika Bateratuak azken kolpea eman diezaioke landaketa horri.
JON REJADO GASTEIZ

Tabakoa lehortzen. / BERRIA
Labore berri batzuek indarra hartzen dute, eta ohitura handiko beste batzuk, berriz, galtzeko bidea hartzen ari dira poliki-poliki. Tabako belarra da azken urteetan Euskal Herriko zelaietatik galtzeko bidean daudenetako bat. 2009tik Arabako tabako belarraren produkzioa %35 inguru jaitsi da (hamabost tona gutxiago), eta landutako hektareak ere urtez urte gutxitu dira, Nafarroan gertatzen ari den bezala. Jaitsiera horren atzean arrazoi bat dago: errentagarritasun falta.

Tabako belarraren errentagarritasuna estuki lotuta egon da Europatik ezarritako arautegi eta laguntzei. Europako Batasunak landaketa horri ematen zizkion laguntzak urritu zituen 2010. urtean, eta hori dela eta, kilo bakoitzeko bi euro gutxiago irabazi zituzten nekazariek. Nafarroan Estellerriko eta Araban Mendialdeko hainbat laborarik tabako belarra landatzeari uko egin zioten orduan; Europako Parlamentuan hartuko dituzten erabaki batzuek azken kolpea eman diezaiokete laboreari.

Alde batetik, 2014. urtetik 2020. urtera arteko nekazaritza politika bateratuak eztabaidatzen ari dira Europako Parlamentuko Nekazaritza Batzordean. Bertan hartuko dituzten erabakien arabera, tabakoaren zuzeneko laguntzei eutsi edo bertan behera geratuko dira; horrek labore horren etorkizuna kolokan utziko du. Bestetik, tabako produktuen Europako zuzentaraua onartzeko bidean dago, eta horren bidez, tabako belarraren eskaria ere jaits daiteke. Hain zuzen ere, produktu prestatuaren salerosketaz gain produkzioan ere eragin dezakeela salatu dute tabako ekoizleek.

Nolanahi ere, gaur-gaurkoz Araban eta Nafarroan landatzen den tabakoaren eskaria badago industrian. Enpresek Habana motako tabako beltza eskatzen jarraitzen dute, baina, diru laguntza ez jasotzearen ondorioz, lehiakortasuna galdu du salmenta prezioa handitu ondoren. Duela zenbait urte, tabako kilo bat ekoizteak 1,20 euro balio zuen gutxi gorabehera, eta 2010ean, Loquiz kooperatiban dauden tabako belar ekoizleek 1,30 euroan saldu zioten kiloa Cetarsa enpresari. Zenbait nekazarik azaldutakoaren arabera, tabakoa landatzen jarraitzeko arrazoi bakarra gainontzeko laboreen prezioa da, tabakoa baino okerrago ordainduta daudelako.

Eskuz egindako lana

Tabakoa landatzeko garaia, lekuan leku, maiatzean hasten da. Hiru hilabeteko epean, hostoei orban horiak ateratzen zaizkienean, bildu egiten da, eta lehortzen jarri abuztu aldera. Azkenik, urte bukaeran hostoak sailkatzen dituzte, saldu ahal izateko. Prozesu hori guztia eskuz egiten da; berotegitik atera eta sailean jartzean baino ez da makina bat erabiltzen. Hektarea bakoitzeko 2.200 lanordu behar izaten dira, gutxi gorabehera, tabako belarra landatu, bildu, lehortu eta hostoa kentzeko prozesuan. Belaunaldietako ohiturari eusten diote laborari gutxi batzuek.
Irati & June

2014(e)ko otsailaren 15(a), larunbata

Zigarreta elektronikoetan minbizia eragin dezaketen gaiak antzeman dituzte

2013-08-28
Etiketetan akatsak topatu ostean, gailuon segurtasuna auzitan jarri du Frantziako Kontsumo Institutuak
Maite Asensio Lozano
Tabakoaren aurkako araudiak gainditzeko eta erretzeak eragindako gaixotasunak saihesteko konponbidea ziruditen, baina zigarreta elektronikoak «ez dira sustatzaileek esan zutena bezain kaltegabeak». Gailuok ere osasunerako arriskutsuak izan daitezkeela ohartarazi du INC Frantziako Kontsumoaren Institutuak. Zehazki, «minbizia eragin dezaketen gaiak» isur ditzaketela azaldu du Thomas Laurenceauk, erakunde horrek argitaratzen duen 60 millions de consommateurs aldizkariko zuzendariak: «Ez da zigarreta elektronikoak debekatzeko arrazoia, hobeto kontrolatzekoa baizik».

Funtsean, zigarreta horien segurtasuna auzitan jarri du INCren ikerketak, dozena bat mota aztertu ostean, etiketetan akatsak antzeman baititu. Esaterako, propileno glikolik gabeko produktuetan gai hori aurkitu du; elementu segurua den arren, etiketen «egiazkotasuna ziurtatzeko» eskatu du Laurenceauk.

Badaude hori baino larriagoak diren akatsak. Zigarreta elektronikoek botatzen duten lurrunaren osagaiak aztertu ditu institutuak, «inoiz erabili gabeko metodo batekin», eta «molekula minbizi eragileak» aurkitu ditu. Ildo horretan, nikotinari buruzko informazio kezkagarria zabaldu du aldizkariak: batetik, zigarretetan kargatzen diren likido kartutxoetan antzeman duen nikotina dosia ez dator bat etiketak adierazten duen kopuruarekin; bestetik, dosi txikiagoetan ere «oso toxikoa» dela nabarmendu du, «haurrentzat batik bat».

Baina nikotinarik ez duten zigarretetan ere gai arriskutsuak aurkitu ditu INCk. Adibidez, formaldehidoa edo
formola: hamar kasutik hirutan, lurrunean antzemandako kopurua zigarreta arruntek dutenaren antzekoa dela nabarmendu du. Minbizia Ikertzeko Nazioarteko Agentziak bere sailkapenaren lehen taldean txertatua du gai hori: gizakiei sudur eta faringe minbizia eragin diezaieke. Azetaldehido edo etanal kopuru nabarmenak ere topatu ditu institutuak lurrunean, baina tabako arruntaren mailaren azpitik.

Beste hainbat desoreka zigarreta elektronikoen marka jakin batzuetan soilik agertu dira, ikerketaren arabera. E-Roll markako gailuek isuritako lurrunean, esaterako, akroleina kopuru «esanguratsuak» antzeman ditu: «Batzuetan, zigarreta arruntetako kean neurtutako mailak gainditzen dituzte». Marka horren berotze sistemari egotzi diote molekula horren presentzia.

Metal toxikoen arrastoak ere topatu ditu institutuak marka batzuetan. Cigartex etxeko zigarreta elektronikoek tabako arruntaren adinako nikel eta kromo kopuruak isurtzen dituzte, ikerketak azaleratu duenez; Cigway markakoek, berriz, antimonio gehiago igortzen dute.

Araudi eskasa

Ikerketaren bidez, zigarreta elektronikoen inguruan dagoen araudi eskasa salatu du institutuak. Horrelako produktuen arriskuak kontuan hartzeko eskatu die Frantziako osasun agintariei: «Ondo egindako eta erabilitako zigarreta elektronikoek tabako arruntak baino arrisku txikiagoa dute, baina horrek ez du esan nahi arriskurik ez dagoenik»
     
                                                                                                   Mirari-Urko

Tabakoaren lege berriak kea desagerrarazi du frontoietatik

Tabakoaren lege berriak kea desagerrarazi du frontoietatik




Hego Euskal Herriko frontoietan tabakoaren legea zorrotz betetzen da. Hala ondorioztatu du, behintzat, Tabakismoari Aurre Egiteko Elkarteak egindako ikerketak. Elkarteko kide den Joseba Zabala medikuak egin ditu neurketak, eta berak eman ditu ezagutzera emaitzak: «Tabakoaren kea desagertu egin da Euskal Herriko frontoietatik».


Binakako txapelketako azken lau finaletan egin dituzte neurketak. 2008an Gasteizen, 2009an Donostian, 2010an Gasteizen eta aurten Bilbon jokatu diren finaletan pilotalekuetako airean metatutako mikropartikulen kontaketa egin dute, eboluzioari erreparatzeko. «2,5 mikra baino gutxiagoko partikula kopurua neurtu dugu, oso aproposa baita tabakoaren kontsumoa erakusteko». Ondorioa argia da: duela hiru urte aurten baino hamasei aldiz partikula gehiago zenbatu zituzten pilotalekuan. 



«Partikula hauek hain dira txikiak, gorputzean barruraino sartzen dira», ohartarazi du Zabalak. Hain zuzen ere, arnasten direnean bronkioloetaraino iristen direla dio; alegia, «arnas aparatuko azken muturreraino». Zabalak, gainera, ohar garrantzitsu bat egiten du: «Ezin dugu ahaztu tabakoaren kearen partikulek minbizia eragiten dutela». Duela bi urteko egoeran, erretzaile pasiboak hiru zigarreta erretzen zituen partiduko. Pilotariek, hortaz, askoz gehiago.



Zabalaren esanetan, emaitzak ez du zalantzarik onartzen. Lau final horietatik datu larrienak eman dituena duela hiru urte Donostiako Atano III.a pilotalekuan jokatutakoa da. Olaizola II.a eta Mendizabal Irujo eta GoƱi III.aren aurka lehiatu ziren. Harako hartan egindako neurketen arabera, 1.340 mikrogramo partikula zeuden metro kuboko. «Erre zitekeen garaian edozein dantzalekutan jaso zitekeen kopurua baino handiagoa da hori», azaldu du osagileak.



Garai hartako legeak ere erretzea debekatu arren, aurtengo Urteberri egunetik indarrean dagoena zorrotz bete da. Hala, Zabalaren hitzetan, iragan apirilaren 17an Miribillako pilotalekuan jokatutako finalean ez zen zigarro bat bera ere piztu. Horren froga neurketaren emaitza: 80 mikrogramo partikula zeuden metro kuboko. «Gure herrietako edozein kale garbitan dagoena baino zertxobait gehiago da, eta zirkulazio handia duten kale batzuetan dagoena baino gutxiago». Hein berean, ACB saskibaloi ligako partida batean Fernando Buesa Arenan edo Illunbe pabiloian neur daitezkeenen parekoa da. Batez beste, 83 mikrogramo metro kuboko izaten dira Donostian Lagun Aro Gipuzkoa Basketek jokatzen duenean, eta 61 Gasteizen Caja Laboral Baskoniaren partidetan.

EGILEAK: GAIZKA ETA AITZOL.
BERRIA.INFO