E-zigarretaren arrakasta
Tabakoarekiko menpekotasuna kentzeko eraginkorra ez
izan arren, zigarro elektronikoa erruz zabaltzen ari da erretzaileen
artean Hego Euskal Herrian.
Irene Arrizurieta
a Iruñe
a Iruñe
Abenduan hasi ziren erretzaileak —Hego Euskal Herrian tabakoaren kontrako legea indarrean jarri aurretik— botiketan galdezka erretzeari uzten laguntzeko metodoez. Tabakoarekiko menpekotasuna ahazteko ohiko txikleez eta pilulez gain, zigarreta elektronikoa ere aukeran zutela ikusi zuten, eta, harrezkero, erruz saltzen ari da. Baina asmakizunak benetan balio ahal duen erretzeari uzteko da guztien ahotan dagoen galdera. Zigarro elektronikoak ez du nikotinarik. Orduan, nola ase behar du erretzaileak nikotinarekiko menpekotasuna tabako beharra duenean? Nerea Loziga botikariari galdeturik —Ugarte botikan aritzen da, Mutiloagoitin (Nafarroa)—, zigarretak bakarrik ez du erretzeari uzteko balio. Horretarako beste zerbait behar da. «Lagungarria da txaplaten edo pilulen bidez erretzeari utzi nahi diotenentzat. Balio dezake tabakoaren beharra engainatzeko; hau da, psikologikoki lagungarria izan daiteke ohiko zigarroaren ordez itxura bera duen beste zerbait izatea eskuan». Argi utzi du ez duela menpekotasuna kentzeko deus ere. «Erretzen duenak beste laguntza bat behar du nahitaez erretzeari utzi nahi badio». Botikan salgai dutela urtebete baino gehiago bada ere, azken bi hilabeteetan ari omen da erruz saltzen.
NAROA ETA MIKEL
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina