«Egun zail batean, oso erraza da
zigarreta elektronikotik tradizionalera pasatzea»
Ondoriorik
ateratzeko goiz dela onartu arren, Laparrak ez du uste zigarreta elektronikoak
egokiak direnik tabakoa uzteko. Produktua jende askok erosi badu ere, zailena luzera
begira irautea dela esan du.
J. Eskudero Donostia
DV
Zigarreta elektronikoaren boom-ak
«ustekabean» harrapatu du Javier Laparra, Donostiako Ospitaleko neumologoa.
«Onartu behar dut merkatu handia lortu duela, niri produktu egokia iruditu ez
arren». Laparrak urteak daramatza tabakoarekin gorabeherak dituzten bezeroekin
lanean, eta zigarro tradizionala alde batera uzteko, uste du onena norberak
bere buruagan sinestea dela.
Zigarreta
elektronikoak ez zaitu askorik konbentzitzen. Zergatik?
Gizarte moderno honetan guztia elektroniko bihurtzen ari dira, baita zigarroa ere. Abantaila da leku publikoetan erre daitekeela, baina, gainerakoan, desabantaila asko ikusten dizkiot. Zigarro tradizionala uzteko egokia dela esaten ari dira asko eta asko, baina ez da hala. Oraindik, behintzat, ez dute hala frogatu. Leku askotan ez dute aholkatzen, eta debekatuta ere badago hainbat tokitan, arrazoi askorengatik. Merkatua handia da, merkatuak dirua dakar, eta diruak interesa.
Bi motatako zigarreta elektronikoak daude: nikotinazkoak eta gabeak. Nikotina dutenak arriskutsuak al dira?
Nikotina ez da substantzia arriskutsua, ez baitu minbiziarik eragiten, baina mendetasuna sortzen du. Hogei zigarro erretzen badituzu egunean eta ondoren zigarreta elektronikoetara salto egiten baduzu, zure osasunak hobera egingo duela ez dago dudarik. Hori bai, egun zail bat tokatzen zaizunean oso zaila da ohikoa zigarroa erre gabe egotea. Ia ezinezkoa, esango nuke nik.
Erretzeari uzteko hainbat sistema badaude lehendik ere: partxeak, pildorak... Zigarreta elektronikoa baino hobeak al dira?
Aipatutako sistema horiek eraginkorrak dira. Zeelanda Berrian inkesta bat atera dute, eta diote zigarreta elektronikoa ere eraginkorra dela. Harritu egin nau inkesta horrek. Froga eta ikerketa gehiago behar dira halako baieztapenak egiteko. Zigarreta elektronikoaren moduan, beste hainbat teknika ere egon dira tabakoa uzteko: hipnosia, kasurako. Eta, bai, sistema horri esker egongo da tabakoa utzi duenik, baina salbuespena izango da.
Produktua saltzen dutenak ziur daude tabakoa uzteko baliagarria dela.
Hori transmititu nahi dute, baina ez da gauza ziurra. Oraindik goiz da ondoriorik ateratzeko. Produktu berria da, eta badirudi hainbati funtzionatzen ari zaiela. Dena den, luzera begira irautea da kontua. Hori da zailena. Bakoitza libre da nahi duena aukeratzeko, baina nik bezeroei ez diet aholkatzen.
Tabakoa uzteko gauzarik onena norberaren esfortzua dela aldarrikatzen duzu.
Medikuok laguntzeko gaude, eta hainbat sistema ere baditugu, baina aurrena norberak sinetsi behar du posible duela tabakoa uztea. Araba, Bizkai eta Gipuzkoan biztanleen %26 dira erretzaileak. Gizonezkoetan jaitsi egin da kopurua, nabarmen, eta emakumezkoetan orain hogei urteko zenbakietan mantentzen gara: %20 inguruan. Batez ere, neskek nerabezaroan erretzen dute gehien, pisua kontrolatu nahi dutelako edo. Tabako industriak ez die batere laguntzen.
Tabakoa alde batera uzteko pausoak eman direla uste al duzu?
Dudarik gabe. Leku publikoetan erretzea debekatuta dago orain, eta erretzaile direnak ere ados daude lege horrekin. Hori lehen pentsaezina zen. Oraindik elkarte gastronomiko askotan erretzea posible da, baina nik uste dut aldatuko dela hori ere. Noiz? Ez dakit. Denbora behar da. Tabako industriek aurreikusia dute hurrengo urteetan euren merkatua murriztea, eta hori albiste ona da. Bide onean goaz.

ASIER MARIA ETA JON
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina