HEZIKETA FISIKO GUNEA



OINARRIZKO GAITASUN FISIKOAK

Pertsona baten gaitasun fisikoa baloratu ahal izateko neurgarriak diren faktore batzuk erabiltzen ditugu. Faktore hauei Oinarrizko Gaitasun Fisikoak deritzaie.

 Lau dira Oinarrizko Gaitasun Fisiko bezala ezagutzen direnak:
o   Indarra
o   Abiadura
o   Malgutasuna
o   Erresistentzia

Kirol gehienetan faktore edo gaitasun guztiak parte hartzen dute adibidez; eskubaloi jokalari batek erresistentzia behar du partidu guzia sasoiz irauteko. Indarra behar du jaurtiketak eraginkorrak egiteko. Abiadura behar du aurkariengandik aldentzeko. Eta malgutasuna behar du zenbait jokaldi egiteko. Hau kontutan izanik jokalariak arlo guztiak landu beharko ditu modu orekatu batean. Hala ere esparruren batean ez badu maila egokirik ematen esparru hori indartu beharko du.

Hala ere kirol gehienetan oinarrizko gaitasun fisiko bat besteen gainetik nagusitzen da. Adibidez maratoian erresistentzia beste gaitasunak baino garrantzi handiagoa izango du, gimnasian orde malgutasuna eta indarra eta esgriman abiadura. Pertsona batek kirola egiteko duen gaitasuna bere Oinarrizko Gaitasun Fisikoen bidez baloratu dezake, honela azkarra bada adibidez abiadura nagusitzat duen kirol batean emaitza hobeagoak izango ditu.

Azaldu ditzagun banan bana Oinarrizko Gaitasun Fisikoak eta ikus ditzagun adibide batzuk:

·         Indarra: Pisu bat edo erresistentzi bat gainditu edo honi aurre egitea baimentzen duen gaitasuna da.
o   Hona zenbait adibide;
§  Harri-jasotzaile bat harria jasotzerakoan.
§  Atleta bat altura jauzi bat egiten duenean.
§  Eskalatzaile batek pareta batetik igotzerakoan.
§  Arraunlari bat arraunean egiterakoan.
§  Judoka bat borrokatzerakoan.

·         Abiadura: Mugimendu bat edo desplazamendu bat ahalik eta denbora laburrenean egitea baimentzen digun gaitasuna da.
o   Ikus zenbait adibide:
§  Pilotaria urruti dagoen pilota batera iritsi nahi duenean.
§  Atleta bat, 100 metrotako lasterketa batean.
§  Igelari bat 50 metrotako lasterketa batean.
§  Atezain batek penalti bat geratzerakoan
§  Tenislari bat sake bat egiterakoan.
§  Esgriman eraso azkar bat egiten duen kirolaria.


·         Malgutasuna: Gure gorputzeko atal ezberdinak modu zabal batez mugitzen baimentzen digun gaitasuna da.
o   Adibide batzuk ikusiko ditugu:
§  Gimnasta batek atzerantz tolesten danean.
§  Dantzari batek hanka altxatzen duenean.
§  Atleta bat hesiaren gainetik pasatzen denean.
§  Taekwondo borrokalari bat ostikada bat jaurtitzen duenean.
§  Kirolari bat xabalina botatzerakoan.


·         Erresistentzia: Esfortzu bat denbora luzez mantentzen uzten digun gaitasuna.
o   Adibidez
§  Triatloiari bat.
§  Mendizale bat mendi bat igotzen duenean .
§  Txirringa txango batean.
§  Aerobik saio bat.
§  Igerilari bat 10 kilometrotako frogan.
§  Korrikalari bat Behobia–Donostia lasterketan.

 

Naiz eta entrenamenduak Oinarrizko Gaitasun Fisikoen maila hobetu dezakeen, adinarekin maila hau aldatzen doa. Eboluzio hau ondoko grafikotan adierazten da.
 


Ø  Oinarrizko Gaitasun Fisikoen eboluzioaren grafikoa komentatu.



 
 

Nahiz eta ez dugu inolako gaitasunik baztertu behar, kirol gehienetan oinarrizko gaitasun fisiko bat besteen artean nagusitzen da. Lotu ondorengo marrazkiak, adierazten duten kirola  horretan nagusitzat duen gaitasun fisikoarekin.

 




Ø  Ikasturte hasieran egin ditugun froga fisikoak aztertu ondoren
o   Zein da garatuagoa duzun Oinarrizko Gaitasun Fisikoak?



 



o   Eta zein da gehien garatu beharko zenukeena?



 



o   Eta Zure Oinarrizko Gaitasun Fisikoak aztertuz zein kirol egokitzen zaizkizu gehien?



 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina