2014(e)ko otsailaren 26(a), asteazkena

2012-03-10

Tabakoaren legea egokia da?

Maddi Saraldi Caravia
Duela urte batzuk toki publiko batzuetan erretzea debekatuta zegoen, eskola eta osasun zentroetan, adibidez. 2011.urtean Espainian tabakoaren lege berri bat ezarri da. Horrek toki publiko guztietan erretzea debekatzen du. Eztabaida handia piztu zen erretzaile eta ez erretzaileen artean, tabernetan debekatzeagatik. Lege horren aldekoek eta aurkakoek hainbat arrazoi ematen dituzte haien jarrera defendatzeko, nire ustez, arrazoi garrantzitsuena osasuna kontuan hartzen duena da; horregatik, guztiz ados nago lege hau indarrean jarri delako.

Lehenik eta behin, jakin beharra dago legea indarrean jarri aurretik hainbat eztabaida egon zirela tabernen negozioa zela eta. Lege hori ezarri baino lehen pentsatzen zen taberna eta jatetxeen negozioa asko jaitsiko zela, bezero kopurua gutxituko zelako; izan ere, bezero asko erretzaileak ziren. Baina INEk egindako inkesta batean ikus daiteke bezeroen kopurua %5 igo dela. Gainera, tabernari askok baieztatzen dute lege honekin familia gehiago joaten direla tabernetara.

Bestalde, lege horrek erretzaileei lagun diezaieke tabakoa gutxika-gutxika uzten. Argi dago, neguan, erretzaileak toki publikotik atera beharko direla erretzeko; hortaz, lehen baino denbora gehiago egongo dira erre gabe, denbora konturatu gabe pasatuko zaielako eta beste gauza batzuetan pentsatzen egongo direlako, ez soilik zigarro bat erretzean. Ondorioz, zigarro kopurua gutxituko dute.

Horren haritik, badugu beste datu garrantzitsu bat Fedifarrek (Federacion de Distribuidores Farmaceuticos) egindako inkesten arabera. 2010. urteko urtarrilarekin konparatuz, 2011ko urrian %806 zigarro elektroniko gehiago saldu egin dira; errezetatutako botiken salmentak %145,6ko igoera izan du; azkenik, partxe eta txikleen salmenta %39,9 igo egin da. Ikus dezakegunez, erretzaile askok tabakoa uzteko hainbat bide bilatu ditu, haien artean laguntza profesionalera jotzea hautatuz —errezetatutako botiken salmentaren igoeran erreparatuz—.

Dakigunez, tabakoak osasunari kalte egiten dio, eta neuri gai hori oso garrantzitsua iruditzen zait; horregatik, lege horren bidez pertsona askoren osasuna hobetuko dela uste dut. Izan ere, lege hori ezarri baino lehen, erretzailea ez zen jendea, toki publikoren batean zegoenean, kea arnasten zuen, eta horren ondorioz, birikak kaltetzen zitzaizkion, nahiz eta haiek erretzaileak ez izan. Hori ikusi eta gero, argi dago lege horren bidez, erretzaileak ez diren pertsonak errespetatzen direla, haien osasunean eragin positiboa edukiz

2014(e)ko otsailaren 25(a), asteartea

2013-09-25
EZARIAN. ZIGARRETA ELEKTRONIKOAK

Zigarreta elektronikoa, modako produktua



Denbora gutxian asko hazi da zigarreta elektronikoen kontsumoa, eta euskal marka bat ere sortu dute: Prestige Smoke. Hainbat medikuk ez dute gustuko produktua.
JON ESKUDERO DONOSTIA
Tabernara sartu, eta egunkaria irakurriz edo kafe bat hartuz bateren batek zigarroa ezpain artean duela ikustea ohiko argazki bihur daiteke berriz ere denbora gutxian. «Euskal Herrian bertan ikus daitezke dagoeneko halako kasuak». Eta ez tabakoaren legea aldatu dutelako, zigarreta elektronikoak moda-modako produktu bihurtu direlako baizik. AEBetan, besteak beste, 150 milioi euro inguru mugitzen dituen merkatua sortu dute zigarreta horiek. Eta, noski, Europan ere gero eta eskaera handiagoa dute. Horregatik, enpresa asko eta asko ari dira sortzen eskaera horiei erantzuteko asmoz.

Euskal Herriari dagokionez, ateak zabaldu berri ditu Prestige Smoke izeneko euskal enpresak. Zehazki, joan den astean zabaldu zituen bi denda, bata Donostian eta bestea Irunen (Gipuzkoa). Zigarreta elektronikoak eta horien osagarri guztiak saltzen dituzte bertan, eta, horrez gain, bezeroei gomendioak ere ematen dizkiete. «Horretan izango gara enpresa ezberdina. Saltzeko bakarrik ez, erretzeari utzi nahi dioten bezeroei laguntzeko ere bagaude gu», adierazi du Julen Soriak, Prestige Smoke enpresako kideak. Eskaera handia izango dutela sinetsita, hainbat plan eginda dituzte, gainera. «Hurrengo hilabeteetan beste hainbat denda irekiko ditugu, eta datorren urte
 amaierarako dozenaka zabaltzeko asmoa daukagu».

Horrek erakusten du, hain zuzen ere, etorkizunean zeresan handia emango dutela zigarreta elektronikoek. «Zigarreta horien kontsumoa izugarri areagotu da denbora gutxian, abantaila ugari eskaintzen dituelako; tabako tradizionalarekin alderatuz, osasunerako aukera hobea dira, eta leku publikoetan erabil daitezke».

Soriaren esanetan, pertsonaren osasunerako abantailak besterik ez du eskaintzen zigarreta elektronikoak. Ordea, hainbat medikuk bestelakoa diote. Haien arabera, goiz da ondorioak ateratzeko, baina produktu hori ez erabiltzeko aholkua egin dute. Munduko hainbat herrialdetan debekatu ere egin dute: Australian 2008an alboratu zuten, Ipar Amerikako hainbat herrialdetan ezin daiteke erre... NBE Nazio Batuen Erakundeak berak ere ez ditu begi onez hartu zigarreta elektronikoak. Horretarako arrazoirik, baina, ez du ikusten Prestige Smoke enpresako kideak: «Osasun arazoak murriztu egiten ditu zigarreta elektronikoak. Beraz, zer dela eta debekatu? Heriotza tasa jaitsi egiten du, eta horri begiratu behar genioke». Tabakoaren eraginez, urtean 2.500 lagun inguru hiltzen dira Araba, Bizkai eta Gipuzkoan.

Bada tabakoa utzi duenik

Bistan denez, denetariko iritziak sortu ditu produktu berriak. Oraindik datu fidagarririk ezin eman badaiteke ere, hainbat ikerketa martxan dira. Zeelanda Berriko unibertsitate batek argitaratu duenez, zigarreta elektronikoak erretzaileen lagungarri dira tabakoa uzteko garaian. Nabarmendu dute ez zaiela eraginkortasunik falta, ohiko zigarroa uzten laguntzeaz gain kontsumoa jaisteko ere baliagarri direlako.

LARINGEA - ARGAZKIAK



2014(e)ko otsailaren 24(a), astelehena

KONTZENTRAZIO TEST-A

LARINGEA


LARINGEA


1- Zer da laringea? Non kokatzen da? Nolakoa da?
Laringea fonazioaren organoa da, ahotsaren organoa. Mihiaren atzean dago, lepoaren erdi parean. Barrualdea hutsa du eta goitik faringea eta behetik trakea ditu.


2- Non eta nola sortzen dira egiten ditugun soinuak? Zer da ahotsa?
Ahots-kordetan sortzen dira. Birikietatik trakean barrena irteten den airearekin mugitzen direnean sortzen dira soinuak. Ahotsa, beraz airearen eraginez kordek mugitzean sortzen duten soinu berezia da.


3- Nola sortzen dira hots baxuak eta altuak?
Kordak lasaitu eta luzatu egiten dira hots baxuak (grabeak) sortzeko, tenkatu eta laburtu egiten dira berriz, tonu altuak (agudoak) lortzeko.


4- Desberdinak ahal dira gizon-emakumezkoen ahots kordak?
Gizonezkoen ahots-tonua emakumezkoena baino baxuagoa da, gizonezkoek, gehienetan, ahots-korda luzeagoak dituztelako.


5- Zer gertatzen da nerabezaroan?
Nerabezaroan laringearen eta ahots korden luzera aldatu egiten da.

ARDOAK IZAN DITZAKEEN GAIXOTASUNAK

Mikel garaizabal                                                                                                  2007ko urtarrilaren 20

Ardoa bizia daukan elikagaia dela esan daiteke: jaio, eboluzionatu eta, behin denbora jakin bat emanda, gaixotu eta hil egiten da.

Gaurkoan, ardoak izan ditzakeen gaixotasunei buruz hitz egin nahi dizuet. Egia da azken urte hauetan oso aldaketa handiak izan direla ardoaren munduan. Besteak beste, eta lehen ez bezala, merkatuan ardo gaixotuak aurkitzea gero eta zailagoa da. Hori enologoei esker izan da, horiek baitira egunez egun ardoen kontrolak egiten dituztenak eta gaixotasunak sortzen dituzten agenteak uxatzen dituztenak, batik bat mikroorganismo desatseginak (legamiak eta bakterioak) eta hondamen fisiko/kimikoak edo entzimatikoak.

Mikroorganismo taldea jorratzen dugunean, famatuena ozpintze prozesua dela esan daiteke. Ozpintze prozesua bakterio azetikoek eragiten dute. Bakterio horiek, kopuru txikian, ardo guztietan daude. Hori dela eta, ardo guztietan izango dugu haiek sortutako azido azetikoa: mahats bilketatik botilaratu arte. Kopuru txikian azido azetikoa ez dugu nabarituko, baina zenbat eta oxigeno kontaktu handiagoa izan ardoak, orduan eta azido azetiko gehiago sortuko du bakterio azetikoak. Litroko azido azetiko gramo bat baino gehiago izanez gero, ardo hori ozpinduta dagoela esaten da. Adibide bezala, guztioi gertatu zaigu botila bat ardo zabaldu eta egun batzuetara berriz ere edatera joan eta ezin edan izatea ozpina gogorarazten digulako.

Beste alde batetik, mikroorganismoek sortutako gaixotasunekin jarraituz, pikatu laktikoa daukagu. Gaixotasun hori azukre hartzitu edo ireki gabetua dauden ardoetan gertatzen da. Kasu honetan azido laktikoak azukre hori azido laktiko bihurtzen du. Ardoak esne mindua edo jogurta gogoraraziko digu. Horiez gain, koipea deritzon gaixotasuna daukagu. Azido finko gutxi daukaten ardo zurietan gertatzen da. Ardoak olioak izaten duen itxura hartuko du. Azkenik, buelta edo tourné gaixotasuna daukagu. Horren erruduna azido tartarikoaren deskonposizioa da. Ardoa arre bihurtzeaz gain, txokolate kolorea hartzen du.



Beste alde batetik, gaixotasun fisiko/kimikoak eta entzimatikoak dauzkagu. Horiek ardoaren kolorean eta haren kalitatean eragiten dute; batik bat, ardoaren garbitasunean. Burdinazko edo kobrezko materialarekin kontaktuan egotean, entzimak eta proteinak sortzen dituzte.

Gaixotasun horiek ez agertzeko, ezinbestekoa da upategiaren garbitasuna zaintzea, ardoak sulfuroso kopuru egokia izatea eta, azkenik, ardoari kontrolak egitea. 
                                                                                                           Iker eta Lier     

2014(e)ko otsailaren 16(a), igandea



Tabakoaren ekoizpena, Europara begira


Habana motako tabako belarra landatu izan dute Estellerrian eta Arabako Mendialdeko zenbait herritan, baina azken hamar urteetan gainbehera sumatu dute; 2014-2020 urte arterako Nekazaritza Politika Bateratuak azken kolpea eman diezaioke landaketa horri.
JON REJADO GASTEIZ

Tabakoa lehortzen. / BERRIA
Labore berri batzuek indarra hartzen dute, eta ohitura handiko beste batzuk, berriz, galtzeko bidea hartzen ari dira poliki-poliki. Tabako belarra da azken urteetan Euskal Herriko zelaietatik galtzeko bidean daudenetako bat. 2009tik Arabako tabako belarraren produkzioa %35 inguru jaitsi da (hamabost tona gutxiago), eta landutako hektareak ere urtez urte gutxitu dira, Nafarroan gertatzen ari den bezala. Jaitsiera horren atzean arrazoi bat dago: errentagarritasun falta.

Tabako belarraren errentagarritasuna estuki lotuta egon da Europatik ezarritako arautegi eta laguntzei. Europako Batasunak landaketa horri ematen zizkion laguntzak urritu zituen 2010. urtean, eta hori dela eta, kilo bakoitzeko bi euro gutxiago irabazi zituzten nekazariek. Nafarroan Estellerriko eta Araban Mendialdeko hainbat laborarik tabako belarra landatzeari uko egin zioten orduan; Europako Parlamentuan hartuko dituzten erabaki batzuek azken kolpea eman diezaiokete laboreari.

Alde batetik, 2014. urtetik 2020. urtera arteko nekazaritza politika bateratuak eztabaidatzen ari dira Europako Parlamentuko Nekazaritza Batzordean. Bertan hartuko dituzten erabakien arabera, tabakoaren zuzeneko laguntzei eutsi edo bertan behera geratuko dira; horrek labore horren etorkizuna kolokan utziko du. Bestetik, tabako produktuen Europako zuzentaraua onartzeko bidean dago, eta horren bidez, tabako belarraren eskaria ere jaits daiteke. Hain zuzen ere, produktu prestatuaren salerosketaz gain produkzioan ere eragin dezakeela salatu dute tabako ekoizleek.

Nolanahi ere, gaur-gaurkoz Araban eta Nafarroan landatzen den tabakoaren eskaria badago industrian. Enpresek Habana motako tabako beltza eskatzen jarraitzen dute, baina, diru laguntza ez jasotzearen ondorioz, lehiakortasuna galdu du salmenta prezioa handitu ondoren. Duela zenbait urte, tabako kilo bat ekoizteak 1,20 euro balio zuen gutxi gorabehera, eta 2010ean, Loquiz kooperatiban dauden tabako belar ekoizleek 1,30 euroan saldu zioten kiloa Cetarsa enpresari. Zenbait nekazarik azaldutakoaren arabera, tabakoa landatzen jarraitzeko arrazoi bakarra gainontzeko laboreen prezioa da, tabakoa baino okerrago ordainduta daudelako.

Eskuz egindako lana

Tabakoa landatzeko garaia, lekuan leku, maiatzean hasten da. Hiru hilabeteko epean, hostoei orban horiak ateratzen zaizkienean, bildu egiten da, eta lehortzen jarri abuztu aldera. Azkenik, urte bukaeran hostoak sailkatzen dituzte, saldu ahal izateko. Prozesu hori guztia eskuz egiten da; berotegitik atera eta sailean jartzean baino ez da makina bat erabiltzen. Hektarea bakoitzeko 2.200 lanordu behar izaten dira, gutxi gorabehera, tabako belarra landatu, bildu, lehortu eta hostoa kentzeko prozesuan. Belaunaldietako ohiturari eusten diote laborari gutxi batzuek.
Irati & June

2014(e)ko otsailaren 15(a), larunbata

Zigarreta elektronikoetan minbizia eragin dezaketen gaiak antzeman dituzte

2013-08-28
Etiketetan akatsak topatu ostean, gailuon segurtasuna auzitan jarri du Frantziako Kontsumo Institutuak
Maite Asensio Lozano
Tabakoaren aurkako araudiak gainditzeko eta erretzeak eragindako gaixotasunak saihesteko konponbidea ziruditen, baina zigarreta elektronikoak «ez dira sustatzaileek esan zutena bezain kaltegabeak». Gailuok ere osasunerako arriskutsuak izan daitezkeela ohartarazi du INC Frantziako Kontsumoaren Institutuak. Zehazki, «minbizia eragin dezaketen gaiak» isur ditzaketela azaldu du Thomas Laurenceauk, erakunde horrek argitaratzen duen 60 millions de consommateurs aldizkariko zuzendariak: «Ez da zigarreta elektronikoak debekatzeko arrazoia, hobeto kontrolatzekoa baizik».

Funtsean, zigarreta horien segurtasuna auzitan jarri du INCren ikerketak, dozena bat mota aztertu ostean, etiketetan akatsak antzeman baititu. Esaterako, propileno glikolik gabeko produktuetan gai hori aurkitu du; elementu segurua den arren, etiketen «egiazkotasuna ziurtatzeko» eskatu du Laurenceauk.

Badaude hori baino larriagoak diren akatsak. Zigarreta elektronikoek botatzen duten lurrunaren osagaiak aztertu ditu institutuak, «inoiz erabili gabeko metodo batekin», eta «molekula minbizi eragileak» aurkitu ditu. Ildo horretan, nikotinari buruzko informazio kezkagarria zabaldu du aldizkariak: batetik, zigarretetan kargatzen diren likido kartutxoetan antzeman duen nikotina dosia ez dator bat etiketak adierazten duen kopuruarekin; bestetik, dosi txikiagoetan ere «oso toxikoa» dela nabarmendu du, «haurrentzat batik bat».

Baina nikotinarik ez duten zigarretetan ere gai arriskutsuak aurkitu ditu INCk. Adibidez, formaldehidoa edo
formola: hamar kasutik hirutan, lurrunean antzemandako kopurua zigarreta arruntek dutenaren antzekoa dela nabarmendu du. Minbizia Ikertzeko Nazioarteko Agentziak bere sailkapenaren lehen taldean txertatua du gai hori: gizakiei sudur eta faringe minbizia eragin diezaieke. Azetaldehido edo etanal kopuru nabarmenak ere topatu ditu institutuak lurrunean, baina tabako arruntaren mailaren azpitik.

Beste hainbat desoreka zigarreta elektronikoen marka jakin batzuetan soilik agertu dira, ikerketaren arabera. E-Roll markako gailuek isuritako lurrunean, esaterako, akroleina kopuru «esanguratsuak» antzeman ditu: «Batzuetan, zigarreta arruntetako kean neurtutako mailak gainditzen dituzte». Marka horren berotze sistemari egotzi diote molekula horren presentzia.

Metal toxikoen arrastoak ere topatu ditu institutuak marka batzuetan. Cigartex etxeko zigarreta elektronikoek tabako arruntaren adinako nikel eta kromo kopuruak isurtzen dituzte, ikerketak azaleratu duenez; Cigway markakoek, berriz, antimonio gehiago igortzen dute.

Araudi eskasa

Ikerketaren bidez, zigarreta elektronikoen inguruan dagoen araudi eskasa salatu du institutuak. Horrelako produktuen arriskuak kontuan hartzeko eskatu die Frantziako osasun agintariei: «Ondo egindako eta erabilitako zigarreta elektronikoek tabako arruntak baino arrisku txikiagoa dute, baina horrek ez du esan nahi arriskurik ez dagoenik»
     
                                                                                                   Mirari-Urko

Tabakoaren lege berriak kea desagerrarazi du frontoietatik

Tabakoaren lege berriak kea desagerrarazi du frontoietatik




Hego Euskal Herriko frontoietan tabakoaren legea zorrotz betetzen da. Hala ondorioztatu du, behintzat, Tabakismoari Aurre Egiteko Elkarteak egindako ikerketak. Elkarteko kide den Joseba Zabala medikuak egin ditu neurketak, eta berak eman ditu ezagutzera emaitzak: «Tabakoaren kea desagertu egin da Euskal Herriko frontoietatik».


Binakako txapelketako azken lau finaletan egin dituzte neurketak. 2008an Gasteizen, 2009an Donostian, 2010an Gasteizen eta aurten Bilbon jokatu diren finaletan pilotalekuetako airean metatutako mikropartikulen kontaketa egin dute, eboluzioari erreparatzeko. «2,5 mikra baino gutxiagoko partikula kopurua neurtu dugu, oso aproposa baita tabakoaren kontsumoa erakusteko». Ondorioa argia da: duela hiru urte aurten baino hamasei aldiz partikula gehiago zenbatu zituzten pilotalekuan. 



«Partikula hauek hain dira txikiak, gorputzean barruraino sartzen dira», ohartarazi du Zabalak. Hain zuzen ere, arnasten direnean bronkioloetaraino iristen direla dio; alegia, «arnas aparatuko azken muturreraino». Zabalak, gainera, ohar garrantzitsu bat egiten du: «Ezin dugu ahaztu tabakoaren kearen partikulek minbizia eragiten dutela». Duela bi urteko egoeran, erretzaile pasiboak hiru zigarreta erretzen zituen partiduko. Pilotariek, hortaz, askoz gehiago.



Zabalaren esanetan, emaitzak ez du zalantzarik onartzen. Lau final horietatik datu larrienak eman dituena duela hiru urte Donostiako Atano III.a pilotalekuan jokatutakoa da. Olaizola II.a eta Mendizabal Irujo eta Goñi III.aren aurka lehiatu ziren. Harako hartan egindako neurketen arabera, 1.340 mikrogramo partikula zeuden metro kuboko. «Erre zitekeen garaian edozein dantzalekutan jaso zitekeen kopurua baino handiagoa da hori», azaldu du osagileak.



Garai hartako legeak ere erretzea debekatu arren, aurtengo Urteberri egunetik indarrean dagoena zorrotz bete da. Hala, Zabalaren hitzetan, iragan apirilaren 17an Miribillako pilotalekuan jokatutako finalean ez zen zigarro bat bera ere piztu. Horren froga neurketaren emaitza: 80 mikrogramo partikula zeuden metro kuboko. «Gure herrietako edozein kale garbitan dagoena baino zertxobait gehiago da, eta zirkulazio handia duten kale batzuetan dagoena baino gutxiago». Hein berean, ACB saskibaloi ligako partida batean Fernando Buesa Arenan edo Illunbe pabiloian neur daitezkeenen parekoa da. Batez beste, 83 mikrogramo metro kuboko izaten dira Donostian Lagun Aro Gipuzkoa Basketek jokatzen duenean, eta 61 Gasteizen Caja Laboral Baskoniaren partidetan.

EGILEAK: GAIZKA ETA AITZOL.
BERRIA.INFO

2014(e)ko otsailaren 13(a), osteguna

ARNAS APARATUA (BIDEOA)


ARNAS APARATUA (ARGAZKIAK)


ARNAS APARATUA

 ARNAS APARATUA


Airea bi osagai nagusi ditu: Nitrogenoa(N) eta oxigenoa(O2).


Ahotik eta sudurzuloetatik hartu dezakegu arnasa. Hala ere, komenigarriagoa da arnasa sudurretik hartzea, sudur barruan dauden ileak arnasten dugun airean dagoen zikinkeriak iragazi egiten ditu, eta airea hezetu eta berotu egiten da mukosa pituitarioaren bitartez.
Faringean (eztarrian)  elkartzen dira bi bideak, eta horregatik da posible ahotik arnasa hartzea. Pixka bat beherago laringea daukagu.


Laringearen ondoren trakea edo zintzur-hestea dago, trakea eraztunez osatutako hodi bat da (kartilagoz osatua), oxigenoa (O2) birikietara eramaten du. Bi zatitan banatzen da: Bronkio izenez ezagutzen ditugu.


Bronkioetatik eskegita birikiak daude eta bere barnean bronkioloak. Bronkioloen amaieran albeolo izeneko poltsatxo batzuk daude: han gertatzen da gas trukaketa. Hau da Oxigenoa (O2) hartu eta karbono dioxidoa (CO2) bota.


Biriken ondoan badago pleura izeneko mintz  bat eta birikak   babesten ditu infekzioak  eta gaitz txar gehiagoetatik,  baina batzuetan gaitz horiek pleura gainditzen dute eta birikietan barrena sartzen dira, biriketako hainbat gaitz eraginez. Adibidez: asma, bular minbizia…Eta

biriken behealdean aldiz, badago diafragma izeneko muskulu bat non arnasa hartzen dugunean eta birikiak puztu egiten direnean birikiak uskurtzen eta zabaltzen laguntzen diona.


EGILEAK: TUTIFRUTI

BERRIA EGUNKARIA

EUSKALKIEN MAPA

2014(e)ko otsailaren 10(a), astelehena

KUTSADURA GURUTZATUA
 
 Gripe garaia dugu Hegoaldean, beherakoena Ipar Euskal Herrian. Tentuz eta kontuz ibiltzeko garaia.

Kutsadura edo poluzioa, substantzia edo energia mota bat ekosistema elikagai batean sartzea da; ondorioz, kutsatzailea behar bezain ahaltsua bada, desoreka edo kaltea sortuko du elikagaian eta ondorio kaltegarriak izango ditu izadian, gizakiaren bizia galaraziz. Mikrobio patogenoak elikagai gordinetan ugari dabiltzan arren, hori ez da arazoa, haiek behar bezala egosten badira, bizirik irauten duten mikroorganismo urriek ezin diotelako eraso ia deusi
 
.
 Kutsadura gurutzatua, ordea, arriskutsua da: elikagai gordin, esku, lanabes, zapi eta bestelakoetan dautzan mikroorganismo kaltegarriak (bakterioak, eskuarki), berotu behar ez diren elikagai osasuntsuetara (gazta, entsalada, ogitarteko edo jaki prestatuetara) igarotzean gertatzen da.


 


ARGIAK SORTURIKO KUTSADURA

Duela gutxi arte, argi asko jartzeko joera izan dugu. Baina, orain, energiaren aro berri batean sartu gara; “eraginkortasun energetikoa”, “energia iraunkorra”, “argi kutsadura”… aurrerantzean, horrelakoak ez zaizkigu arrotzak suertatuko.

Gaur egun, baliabide natural berriztaezinetan (ikatza, petrolioa edo uranioa) oinarritua dago energia kontsumoa. Bestalde, energia sortzeko eta kontsumitzeko prozesuetan, ingurumena larri kutsatzen duten hondakinak sortzen ditugu. Eta poliki-poliki, hauek oreka klimatikoa aldatzen ari dira (CO2 bidezko berotegi efektua…). Gainera, espainiar estatuan, lanparetatik ateratako 800 kilo merkurio sortu eta botatzen dira urtero.

Argi kutsadura, edo atmosferara argia igortzea, oraindik oso ezaguna ez den kutsadura mota bat da. Agian, gauez zerura begiratzea ahaztu zaigulako, edo argi kutsadurak ingurumenean duen eraginaz ezer gutxi dakigulako. Kutsadura mota hau oso zabalduta dago Gipuzkoan, herri gehienak etxegune, industrialde edota bide azpiegiturek hartuta baitaude.

Argi kutsadura gero eta arazo ekologiko handiagoa da. Argi kutsadura zuzenean lotua dago energia-eraginkortasunarenarekin eta energiaren gehiegizko kontsumoarekin, edozein argi motak elektrizitatea erabiltzen baitu. Kontua ez da herriek gauez argi gutxi izatea, argiztapena hobetuz argi kutsadura gutxitzea baizik.



EGILEAK: ASIER.Z eta OIER.C

Kutsadura gurutzatua

Edorta Agirre

Gripe garaia dugu Hegoaldean, beherakoena Ipar Euskal Herrian. Tentuz eta kontuz ibiltzeko garaia.

Kutsadura edo poluzioa, substantzia edo energia mota bat ekosistema elikagai batean sartzea da; ondorioz, kutsatzailea (gai kimiko, energia, soinu, argitasun, bero, geneak) behar bezain ahaltsua bada, desoreka edo kaltea sortuko du elikagaian eta ondorio kaltegarriak izango ditu izadian, gizakiaren bizia galaraziz. Mikrobio patogenoak elikagai gordinetan ugari dabiltzan arren, hori ez da arazoa, haiek behar bezala egosten badira, bizirik irauten duten mikroorganismo urriek ezin diotelako eraso ia deusi.

Kutsadura gurutzatua, ordea, arriskutsua da: elikagai gordin, esku, lanabes, zapi eta bestelakoetan dautzan mikroorganismo kaltegarriak (bakterioak, eskuarki), berotu behar ez diren elikagai osasuntsuetara (gazta, entsalada, ogitarteko edo jaki prestatuetara) igarotzean gertatzen da.

Kutsadura hau bi eratan gertatzen da:

a) zuzenean: elikagai kutsatuak kutsatu gabea ukitzen duenean gertatzen da (jaki gordinak eta egosiak ontzi berean nahasten direnean, adibidez, hala nola entsalada, postre…);

b) zeharka: elikagai batetik beste batera transferitzen dira elementu kutsagarriak langileen esku, aparatu, trangadera, zapi, ontzi eta antzekoen bidez (labanaz oilaskoa ebaki ondoren, ongi garbitu ezean, gazta mozten bada, oilaskoak zituen mikroorganismo kaltegarriak gaztara igaro eta kutsatu egin dezakete). Honelakoari saihets egiteko, higiene zorrotza da hartu beharreko neurri behinena, kutsadura mota hau baita ohikoena eta kontrolatzen zailena.

Arazoa ekiditeko neurriok hartu behar ditu eragileak:

a) azaleko erredura eta ebakiak higienikoki estaltzea;

b) larruazaleko infekziorik nozitzen duenak besteentzat ezer ere ez kuzinatzea;

c) sukaldean sartu aurretik eta elikagai gordinekin ibili ondoren, eskuak garbitzea;

d) elikagai gordinak eta kuzinatutakoak bereiz gordetzea;

e) hozkailuan, produktu gordinak (ekologiko, biologiko edo transgenikoak izan, berdin-berdina da kutsatzeko aukera) behealdeko apaletan edukitzea, kuzinatutakoen azpitik;

f) elikagai gordinekin erabilitako tresnak ez baliatzea kuzinatutakoak prestatzeko;

g) trangadera, zapi, lanabes, aparatu etab., erabili ondoren, zorrozki garbitzea;

h) sukaldean animaliarik ez ibiltzea.

XABIER ETA ELENE

GURUTZEGRAMAK